Sagardoetxeak “Esna dadila natura Sagardoetxean” bisita eskainiko du 2022ko Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen barruan.
Udaberrian natura esnatzen da eta horrekin batera erleek lan garrantzitsua dute egiteko lorez lore: polinizazioa. Polinizaziorik gabe sagarrik ez genuke edukiko sagardoa egiteko. Beraz, erleen sekretuak ezagutzeko aukera ederra duzue gurean. Ausartzen al zarete erleen munduan murgiltzen?
Datak: Martxoak 5, 12, 19 eta 26
Ordua: 17:00
Tarifak: Helduak: 5€ / Haurrak 3€ (11-18 urte)
Aurrezko erreserbarekin. Erreserbak: 943550575 / info@sagardoetxea.eus