Sagardun Partzuergoko jarduera

  1. Ekitaldiak
  2. Sagardun Partzuergoko jarduera

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur

Familientzako apainketa tailerra sagarrekin

Plaza Barandiaran Astigarraga

XVIII. Sagar Uzta 2018 ekitaldiaren baitan antolatutako jardueren artean, apainketa tailerra izango da sagarrekin Idoia Lizeaga bitxigilearen eskutik. Familiek sagarrekin egindako apaingarriak egingo dituzte Astigarragako denda nahiz tabernak apaintzeko. Izena-eman

Sagardoaren Kultura eta Turismoaren Nazioarteko Topaketa

Iretza sagardotegia Troia Ibilbidea, 25,Astigarraga

Sagardoaren Kultura eta Turismoaren Nazioarteko Topaketa Ingalaterra, Bretainia, Austria, Gales, Norvegia, Alemania, Galizia, Asturias eta Euskal Herriko sagardo norakoetako ordezkariekin. Susanna Forbes (Ingalaterra) idazleak nazioarteko sagardo norako ezberdinetako sagardoen inguruan argitaratu berri duen “The Cider Insider. The essential guide to 100 craft ciders to drink now” liburua aurkeztuko du. Liburuan, Euskal Herriko 6 sagardo aipatzen […]

“Sagar motak ezagutuz” mendi-buelta familian

Astigarraga Foru enparantza, 13,Gipuzkoa

XVIII. Sagar Uzta 2018 ekitaldiaren baitan antolatutako jardueren artean, Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko mendi-buelta egingo da familian, eta haur nahiz helduek, Santiagomendiko sagastietan dauden sagar barietate ezberdinak ezagutu eta dastatzeko aukera izango dute. Sagar mota ezberdinak ezagutuz eta naturaz gozatuz familiartean gozatzeko jarduera dibertigarria Sagar Uztaren ospakizunean. Izena eman

Sagardo Forum 2023

Erribera Kulturgunea Kontxa Etxeberria plaza, 1,Astigarraga,España

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, 2023ko azaroaren 30etik abenduaren 2ra V. SAGARDO FORUMA izango da: sagarrari, sagarraren eratorriei eta sagardoaren kulturari zein turismoari buruzko topaketa. Sagardo Forumaren 2023ko edizioan hainbat jarduera izango dira. Batetik, V. SAGARDO FORUMEAN IV. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa jokatuko da azaroaren 30ean, (osteguna) Kursaal Kongresu Jauregian (Donostia). Mundu osoko aditu dastatzaileek (sommelierrak, enologoak, sukaldariak, etab.) […]