Sagardotegiko jarduera

  1. Ekitaldiak
  2. Sagardotegiko jarduera

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur

Battela Txopinondo sagardotegian

Sidrería Txopinondo ZA Lanzelai, Chemin de la Cidrerie,,Azkaine,Francia

Battela izeneko euskal ontzi txiki tradizionala da bere VI. edizioa ospatzen duen ekitaldi honi izena ematen diona. Ekitaldiaren gai nagusia itsasoa da eta Biarritz-eko Arroka koroak eta Angeluko pingourlats koroak, marinelen 30 bat pieza abesten dituzte eukaraz, gaskoiz eta frantsesez.

“María de Labayen” erakusketa Zelaia sagardotegian

Sidreria Zelaia Martindegi 29,Hernani

"María de Labayen" erakusketak XVI. mendeko emakume sagardogilearen ausardia erakusten du azalpen panel ezberdinen bidez. Maria de Labayen lezotarra, alargun geratu zen eta bere bi alabak aurrera ateratzeko, etxeko sagarrarekin sagardoa egin eta merkaturatu zuen, eta balea-koipearen negozioan zebilen itsasontzi batean ere bazkide izan zen.

Bertso ibilaldia Usurbilen

Hipodromo Zubieta

Bertso ibilaldia Oihana Iguaran eta Andoni Egañarekin. Usurbil eta Zubieta inguruan ibilbidea egingo da, sagastiak ezagutuz bertsolarien eskutik. Ondoren, mokadua izango da Iruin sagardotegian.

Urte Zaharreko Txotx afaria Txopinondo sagardotegian

Sidrería Txopinondo ZA Lanzelai, Chemin de la Cidrerie,,Azkaine,Francia

Txopinondo Sagardotegiak familiarteko afaria egiteko proposamena luzatzen du urte berriari ongi etorria eman eta adin guztietara egokituriko menuez gozatzeko (helduentzako nahiz haurrentzako menua), musika eta sagardoaz lagunduta.  

Bertso Afaria Zapiain sagardotegian

Zapiain sagardotegia Calle de Nagusia, 96,Astigarraga

Urtarrilaren 25an (ostirala), ikastolaren aldeko Bertso Afaria ospatuko da Astigarragako Zapiain Sagardotegian Jon Maia eta Amets Arzallus bertsolariekin. Sarreretatik jasotako dirua Herri Urrats-erako izango da. Sarreren salmenta: Zapiain Sagardoa eta Herri Urrats

SagarKultur 2021

Sidreria Astarbe Txoritokieta Bidea, 13,Astigarraga

Ekainaren 26-tik uztailaren 25-a bitarte, kontzertu, ipuin kontalari, bakarlari eta jardunaldi ezberdinak osaptuko dira Astarbe sagardotegiko terrazan. Egitaraua: Ekainaren 26 Larunbata: MAKATZAK erakusketa irekiera. Sarrea doakoa sagararte@sagararte.eus helbidera idatziz. 12:30tan Astarbe Sagardotegian Ekainak 26 Larunbata: NEONA Pop-rock musika kontzertua 22:30tan: Astarbe terrazan Uztailak 3 Larunbata: SUA Musika elektroniko eta 90-eko hamarkadako rock nahasketa 22:30tan Astarbe […]

Sagarbiltzea 2022 Txopinondo sagardotegian

Sidrería Txopinondo ZA Lanzelai, Chemin de la Cidrerie,,Azkaine,Francia

Sagarren lehendabiziko prentsaketa Txanbelatxo musika taldeak girotuta Azkaineko Txopinondo sagardotegian. Egitaraua: 11:00: Sagarren prentsaketa eta egindako sagar muztioaren dastaketa. 12:30: Txotx bazkaria musikarekin girotuta. Prezioak: Helduak: 37€ Haurrak: 13€ Informazioa eta erreserbak: +33559546234 / txopinondo@wanadoo.fr