Sagar festak

  1. Ekitaldiak
  2. Sagar festak

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur

XVI Sagar Uzta Astigarragan

Astigarraga Foru enparantza, 13,Gipuzkoa

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, irailaren 22-25a bitartean XVI Sagar Uzta ospatuko da Astigarragan. Sagar Uzta sagarraren festa da eta dolaretako lanen hasiera ospatzen du sagarra eta sagardoaren inguruko jarduera ugarirekin.

Pastore Lore festa Txopinondo sagardotegian

Sidrería Txopinondo ZA Lanzelai, Chemin de la Cidrerie,,Azkaine,Francia

Urrian ospatzen den Pastore Lore festa egunean sagarren prentsaketaren erakustaldia egiten da eta sagar muztioa dastatzen da.  

Sagar Biltzea Txopinondo sagardotegian

Sidrería Txopinondo ZA Lanzelai, Chemin de la Cidrerie,,Azkaine,Francia

"Sagar biltzea" egunean aintzinako dolarean sagarren prentsaketaren erakustaldia egin eta sagar muztioa dastatzen da. Jaia musika talde batekin alaitzen da.

Garbibai zafari merienda

Mundaiz Mundaitz Zubia,Donostia,Gipuzkoa

Gondolin Kluba-rekin elkarlanean, Sagar Uzta jaiak “Garbibai Zafari Merienda” jarduera barne-hartuko du aurten. Bertan, zutikako arrauna egingo da Urumea ibaian Donostiatik Astigarragara, Garbibai erakusketa ikusgai jarriko da eta afari-merienda girotua izango da Gartziategi baserri inguruan. “Garbibai Zafari Merienda” duela 4 urte egindako “Garbibai Urumea Gondolin Race” jardueraren jarraipena da eta parte-hartzaile bakoitzak 3 pieza/ objektu […]

“Sagar motak ezagutuz” mendi-buelta familian

Astigarraga Foru enparantza, 13,Gipuzkoa

XVIII. Sagar Uzta 2018 ekitaldiaren baitan antolatutako jardueren artean, Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko mendi-buelta egingo da familian, eta haur nahiz helduek, Santiagomendiko sagastietan dauden sagar barietate ezberdinak ezagutu eta dastatzeko aukera izango dute. Sagar mota ezberdinak ezagutuz eta naturaz gozatuz familiartean gozatzeko jarduera dibertigarria Sagar Uztaren ospakizunean. Izena eman

Sagardoaren astea Igartubeitin

Caserío Museo Igartubeiti Ezkio bidea z/g,Ezkio-Itsaso,Gipuzkoa

Igartubeiti Baserri Museoak Sagardoaren Astea ospatzen du urtero urrian eta dolarea martxan jartzen du duela 500 urteko teknika erabiliz sagardoa elaboratzeko. Bisitariek sagardoa egiteko prozesua zuzenean ezagutzeko aukera dute.

XIX Kirikoketa Besta Arizkunen

Arizkun Arizkun

Jo ala Jo Kultur Taldeak antolatuta, XIX. Krikoketa Besta ospatuko da Gamioxarrea dolarean eta bertan, XVII. mendeko dolare honetan sagardoa egiteko modu tradizionala irudikatuko da. Egitaraua: - 10:40: Ibilaldia. - 11:00: Sagardogintza erakustaldia XVIII. mendeko dolaretxean. - 14:30: Bazkari herrikoia - 18:00: Kalejira. - 21:00: Parti aparta.

Sagar lasterra

Hernani Gudarien Plaza,Gipuzkoa

Hernaniko Udala antolaturik XIII. Sagarlasterra Herri Lasterketa ospatzen da. Lasterketaren filosofia Sagardoren kultura zabaltzea da, hauxe baita Hernaniren eta eskualdearen ezaugarri nagusienetakoa, eta Gipuzkoako sagardo naturala lotzea aisialdiko kirol ez lehiakorrarekin. Zirkuitua: 8,9 km - Mistoa, baserri, sagasti eta sagardotegien artean nahiz industrialde eta kale artean. Irteera: Hernaniko Arraun Elkartea (Ibarluzea poligonoa). Helmuga, polokiroldegia

Sagarbiltzea 2022 Txopinondo sagardotegian

Sidrería Txopinondo ZA Lanzelai, Chemin de la Cidrerie,,Azkaine,Francia

Sagarren lehendabiziko prentsaketa Txanbelatxo musika taldeak girotuta Azkaineko Txopinondo sagardotegian. Egitaraua: 11:00: Sagarren prentsaketa eta egindako sagar muztioaren dastaketa. 12:30: Txotx bazkaria musikarekin girotuta. Prezioak: Helduak: 37€ Haurrak: 13€ Informazioa eta erreserbak: +33559546234 / txopinondo@wanadoo.fr