Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur

“Udaberria Sagardoetxean” bisita gidatua

Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca Kale Nagusia, 48,Astigarraga,Gipuzkoa,España

2023ko "Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea" ekimenaren barruan eskaintzen den erleen eta polinizazioaren mundua ezagutzeko bisita gidatu berezia. Neguko loaldiaren ostean, udaberrian landareak eta intsektuak lanean hasten dira. Horien artean, erleek lan garrantzitsua izaten dute egiteko: polinizazioa. Polinizaziorik gabe, ez genuke sagardoa egiteko sagarrik izango. Beraz, udaberriko bisita berezi honetan, erleen sekretuak ezagutzeko aukera izango duzue […]

Euskal Jaia Getarian

Getaria

Tokiko produktuen dastatzea (txakolina, sagardoa, taloa, txorizoa...).

Sagardo dastaketa Azkoitian

Azkoitia Herriko Enparanta, s/n,Azkoitia

Herriko nekazaritza produktuen erakusketa eta salmen-ta. Txahalkia erre eta dastatzea. Sagardo dastatzea.

Euskal Jaiak Hernanin

Hernani Gudarien Plaza,Gipuzkoa

Sagardo dastaketa, artisautza erakusketa eta salmenta eta herri kirolak hirigunean.

Sagardoaren Festa Lazkaon

Lazkaoko ganaduaren eta nekazaritza pro-duktuen erakusketa eta salmenta. Aspaldiko garaietako ogibideen erakusketa eta bertako produktuekin egindako pintxoen eta sagardoaren dastaketa.

Sagardo dastaketa Oñatin

Oñati Lugar San Martin Auzoa, 25,Gipuzkoa

Herriko abere azoka. Ardi, ahari eta bildots lehiaketa. Asto, zaldi, euskal txerri, oilo eta eskulangintza erakusketa. Gazta eta baserriko produktuen lehiaketa. Sagardo dastatzea.

Gona gorri, sagar gorri

Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca Kale Nagusia, 48,Astigarraga,Gipuzkoa,España

Ba al zenekien sagardogintza eta landa-eremuko bizimodua eskutik joan direla beti? Herri baten erroak lelopean, Sagardoetxean sagardoaren kulturako ondarea zein usadioak lehen eskutik ezagutzeko aukera izango duzue! Sagar muztioa iraganean bezala ekoiztu, eta baserri munduko jantzi tradizionalak zein sagardogintzako tresnak ezagutuko dituzue. Zeren zain zaudete? Kizkia, saskia, zakua eta lera hartu, eta goazen sagarrak biltzera! […]

Sagardo Forum 2023

Erribera Kulturgunea Kontxa Etxeberria plaza, 1,Astigarraga,España

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, 2023ko azaroaren 30etik abenduaren 2ra V. SAGARDO FORUMA izango da: sagarrari, sagarraren eratorriei eta sagardoaren kulturari zein turismoari buruzko topaketa. Sagardo Forumaren 2023ko edizioan hainbat jarduera izango dira. Batetik, V. SAGARDO FORUMEAN IV. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa jokatuko da azaroaren 30ean, (osteguna) Kursaal Kongresu Jauregian (Donostia). Mundu osoko aditu dastatzaileek (sommelierrak, enologoak, sukaldariak, etab.) […]