Sagardoetxea

  1. Ekitaldiak
  2. Sagardoetxea

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur

Sagar kefirraren elaborazio ikastaroa

Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca Kale Nagusia, 48,Astigarraga,Gipuzkoa,España

«Udazken Zaporez» egitarauaren barruan, Sagardoetxeak sagar kefirra egiteko aukera eskaintzen du ikastaro honetan, probiotikoetan aberatsa den eta alkoholik ez duen edaria. Ikastaro hau Dominic Lagadec (Txopinondo sagardotegia) eta Juan Aizpitartek gidatuko dute eta pitarra eta kefirraren osagaiak nahastuta, edari gozo eta osasuntsua lortuko dugu. Prezioa: 15€ Ikastaroan izena-eman

Muztioa eta etxeko sagardoa nola egin ikastaroa

Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca Kale Nagusia, 48,Astigarraga,Gipuzkoa,España

«Udazken Zaporez» egitarauaren barruan, Sagardoetxeak sagar muztioaren eta etxeko sagardoaren elaborazio prozesu osoa egiteko aukera eskaintzen du Txopinondo sagardotegiko Dominic Lagadec-en eskutik: sagarrak aukeratu eta bildu, txikitu, prentsatu, egindako muztioa dastatu, muztioa pasteurizatu eta sagardoaren hartziduraren ostean, ontziratu. Oharra: tailer hau 2 saiotan emango da (bigarren saioaren data aurrerago jakinaraziko zaie parte-hartzaileei). Prezioa: 15€ Ikastaroan […]

Pizza eta sagar ore ama elaborazio ikastaroa

Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca Kale Nagusia, 48,Astigarraga,Gipuzkoa,España

«Udazken Zaporez» egitarauaren barruan, Sagardoetxeak pizzarako sagar ore ama egiten ikasteko aukera eskaintzen du ikastaro praktiko honetan 115 Sagar Ore Ama Pizzak-eko Ruben Andresen-en eskutik. Pizzarako sagar ore ama egiten ikasteko ikastaro praktikoa: - Zer da ore ama? - Zer da sagar aurre-hartzigarri bat eta nola erabili pizzarako masa egiteko? - Nola egin pizza orea? […]

Naturako altxorrekin jolasean

Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca Kale Nagusia, 48,Astigarraga,Gipuzkoa,España

Familian gozatzeko klimaren aldeko ekintza dibertigarria proposatzen dizu Sagardoetxeak! Gure sagastiko elementuak erabilita (hostoak, adarrak, belarra, eta abar), Astigarragan hain maitatua dugun zuhaitza osatuko dugu familian: sagarrondoa. Horretarako, irudimena martxan jarri eta garapen jasangarriaren babesean, naturako elementu egokienak aukeratuko ditugu denon artean Sagardoetxeako sagarrondoa osatzeko. Kreatibitatea martxan jarri, eta goazen jolasera! Informazio praktikoa: - Hizkuntzak: […]

“Udaberria Sagardoetxean” bisita gidatua

Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca Kale Nagusia, 48,Astigarraga,Gipuzkoa,España

2023ko "Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea" ekimenaren barruan eskaintzen den erleen eta polinizazioaren mundua ezagutzeko bisita gidatu berezia. Neguko loaldiaren ostean, udaberrian landareak eta intsektuak lanean hasten dira. Horien artean, erleek lan garrantzitsua izaten dute egiteko: polinizazioa. Polinizaziorik gabe, ez genuke sagardoa egiteko sagarrik izango. Beraz, udaberriko bisita berezi honetan, erleen sekretuak ezagutzeko aukera izango duzue […]

Gona gorri, sagar gorri

Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca Kale Nagusia, 48,Astigarraga,Gipuzkoa,España

Ba al zenekien sagardogintza eta landa-eremuko bizimodua eskutik joan direla beti? Herri baten erroak lelopean, Sagardoetxean sagardoaren kulturako ondarea zein usadioak lehen eskutik ezagutzeko aukera izango duzue! Sagar muztioa iraganean bezala ekoiztu, eta baserri munduko jantzi tradizionalak zein sagardogintzako tresnak ezagutuko dituzue. Zeren zain zaudete? Kizkia, saskia, zakua eta lera hartu, eta goazen sagarrak biltzera! […]

Zentzumenekin jolasean

Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca Kale Nagusia, 48,Astigarraga,Gipuzkoa,España

2024ko Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen barruan, Sagardoetxeak "Zentzumenekin jolasean" bisita berezia eskainiko du martxoaren 23an. Zentzumenak oso garrantzitsuak dira gure egunerokoan. Begiekin ikusi, belarriekin entzun, sudurrarekin usaindu, mihiarekin dastatu eta eskuekin ukimena landuz, bisitariek sagardoaren kultura ezagutzeko aukera izango dute. Izan ere, Sagardoetxeak gauza pila ditu bere inguruan ezagutzeko. Informazio praktikoa: Eguna: martxoak 23 (larunbata) […]

“Udaberri giroan” Sagardoetxean

Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca Kale Nagusia, 48,Astigarraga,Gipuzkoa,España

Sagarrondoen loraldia ospatzeko "Udaberri giroan" ekitaldia izango da Sagardoetxean. Astigarragako Antzerki Eskolako, Astigar EOEko eta Norberto Almandoz Musika Eskolako ikasleek antzerkia, dantza eta musika emanaldia eskainiko dute sagastian Txirriskla Txistulari Elkartearekin batera. "Muztio majikoa" emanaldia izango da aurten: Astigarraga. Hainbat mendetako ezberdintasunarekin lotutako bi istorio, eta hari nagusi gisa muztio misteriotsu eta magiko bat dituztenak. […]

“A la yuklak, golpian bat” erakusketa

Erribera Kulturgunea Kontxa Etxeberria plaza, 1,Astigarraga,España

Sagardoetxea Museoak antolatuta, XIX. mende amaieratik gaur egunera arteko sagardotegietako aisialdiari buruzko “A LA YUKLAK, GOLPIAN BAT” erakusketa ikusgai izango da Erribera Kulturgunean Erakusketa urriaren 3an inauguratuko da 18:00etan, eta ikusgai egongo da urriaren 3tik 18ra bitartean. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00-13:00 eta 16:00-20:00.

Museoen Nazioarteko Eguna Sagardoetxean: “Udaberri Giroan”

Sagardoetxea, Museo de la Sidra Vasca Kale Nagusia, 48,Astigarraga,Gipuzkoa,España

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, udaberri giroko jarduerak izango dira herritarrentzako Sagardoetxean. Aurtengo nazioarteko leloa "Museoen etorkizuna etengabe aldatzen ari den komunitateetan" izango da, eta Sagardoetxeak antolatutako egitaraua hau da: Maiatzak 18, igandea: 12:00: antzerkia Astigarragako Antzerki Eskolako ikasleen eskutik Sagardoetxeako sagastian. Ondoren, udaberri giroko tailerra izango da Idoia Lizeagarekin: lore instalazio parte hartzailea. Egun horretan […]