sagardoa

  1. Ekitaldiak
  2. sagardoa

Bista-nabigazioa

Ekitaldi Views Navigation

Gaur

Sagardo Astea 2020 Igartubeitin

Caserío Museo Igartubeiti Ezkio bidea z/g,Ezkio-Itsaso,Gipuzkoa

Igartubeiti Baserri Museoak aurten urriak 10etik 12ra ospatuko du Sagardo Astea. Aukera bakarra zuzenean dolarea martxan ikusteko Sagardoa egiteko duela 500 urte erabiltzen zen teknikaren esperientziaz gozatu! Urriak 10, 11 eta 12, eguerdiko 12:00etan. Sagardo Asteak Igartubeiti baserrian bizi izandako pertsonaien bitartez Igartubeiti baserria ezagutzeko aukera eskaintzen du. Asteburuan, 11:30etatik aurrera, Urretxu-Zumarragako Karmakros antzerki taldeak […]

Euskal Sagardoa eta bertako postre maridajea Ibailur sagardotekan

Ibailur Sagardoteka Nabarra Oñatz kalea, 1,Astigarraga

Euskal Sagardoa eta bertako postre maridajea Ibailur sagardotekan (Astigarraga) Mikel Garaizabal eta Lur Basurtok gidatuta. Platerak: - Labean egindako gazta tarta fruitu gorriekin - Azenario eta hur bizkotxoa. - Limoizko pastela. - Txokolate sufflea. - Kremaz beteriko euskal pastela. Euskal Sagardoak: Ibailurreko kartan dauden Euskal Sagardo desberdinak dastatuko dira postreekin maridajean.

Koxk! Astigarraga

Plaza Barandiaran Astigarraga

Egin kosk elkartasunari! Zaporeaken eskutik, ekitaldi solidarioa izango da Barandiaran plazan pintxo eta sagardo dastaketarekin. Kolaboratzaileak: Beti Goxo jatetxea, Ekaitz taberna, Ikatza taberna, Kako jatetxea, Kaizoku taberna, Kizki taberna, Kupela taberna, Pastoriza taberna, Sagartxo taberna, Troya landetxea, Txokomex takeria (Bilbo), Zipotza taberna, Petritegi sagardotegia, Rezola sagardotegia eta Zapiain sagardotegia. * Egun horretan, plazan, janaria ere […]

Cider Week 2024

Ezagutu nazioarteko zaporeak Sagardoetxea Museoak antolatzen duen Cider Week 2024 ekimenean urriaren 21 eta 28ko asteetan, Donostiako, Tolosako, Arrasateko eta Hernaniko jatetxeetan. Izotzezko sagardoen dastaketa berezietatik hasita gazta zein hanburgesarekin egindako uztartzeak, menu bereziak, bertako zein nazioarteko sagardoen dastaketak, eta askoz gehiago... Ahosabai guztientzako proposamenak daude! Egitaraua: - Ama (Tolosa): Mokadu gazien eta gozoen dastaketa […]

XXXII. Sagardo Berriaren Eguna 2025

Erribera Kulturgunea Kontxa Etxeberria plaza, 1,Astigarraga,España

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 15ean XXXII. Sagardo Berriaren Eguna izango da uzta berriari ongietorria emateko, eta sagardo berriaz gozatzen hasteko. Aurtengo gonbidatua Gure Zirkua izango da. Xabier Urdangarin Astigarragako alkateak hasiera emango dio 12:00etan Erribera Kulturgunean (Astigarraga) izango den pentsaurrekoari. Bertan izango dira Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako ordezkariak, eta […]