Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, udaberri giroko jarduerak izango dira herritarrentzako Sagardoetxean.
Aurtengo nazioarteko leloa “Museoen etorkizuna etengabe aldatzen ari den komunitateetan” izango da, eta Sagardoetxeak antolatutako egitaraua hau da:
Maiatzak 18, igandea:
12:00: antzerkia Astigarragako Antzerki Eskolako ikasleen eskutik Sagardoetxeako sagastian.
Ondoren, udaberri giroko tailerra izango da Idoia Lizeagarekin: lore instalazio parte hartzailea.
Egun horretan Sagardoetxeako sarrera doakoa izango da.
Informazio praktikoa:
– Ordutegiak: 12:00-13:30
– Tarifak:
· Museoen Nazioarteko Egunerako antolatutako jarduerak (antzerkia eta tailerra): doan
· Sagardoetxeako bisita gidatua: Helduak 5€ / Haurrak (0-6 urte): doan / Haurrak (7-17 urte): 3€